2016(e)ko azaroaren 4(a), ostirala

Egile-Atzizkiak



Egile-atzizkiek ekintza edo lanbidea adierazten dute. Hauexek dira erabilienak:

- ari / -lari / -kari: gehienbat izenei lotzen zaie.  Dantza + -ari = dantzari;   argazki + -lari = argazkilari; idatzi + kari = idazkari.

   Esanahia: egilea, lanbidea, jarduera, zaletasuna.
 Beste adibide batzuk: futbolari, tabernari, kazetari, erreportari, bidaiari,         marrazkilari, korrikalari, atzelari, zuzendari, zapatari, hizlari, abeslari,               aholkari, aizkolari, arraunlari, aurrelari, bidaialari, dendari, enpresari, erdilari,    erreportari, esatari, gidolari, igerilari, ikerlari (=ikertzaile), jokalari, kantari,    kazetari, kirolari, ordezkari, sukaldari, txirrindulari, unibertsitari... 

- le/-tzaile: aditzei lotzen zaie. Irakurri + -le = irakurle; erre + -tzaile = erretzaile

    Esanahia: egilea, larduera, lanbidea.
  Beste adibide batzuk: entzule, ikusle, ikasle;  animatzaile, irakurtzaile,    antolatzaile, banatzaile, erosle, eskale, erretzaile, eskalatzaile, galtzaile,    harrijasotzaile, idazle, imitatzaile, informatzaile, irabazle, irakasle, itzultzaile,  jarraitzaile, kobratzaile, kolaboratzaile, konsumitzaile, orientatzaile, saltzaile,  zuzentzaile...
     
- gin/-gile: izenei lotzen zaie. Harri + -gin = hargin; egur + -gile = egurgile.


Sakatu irudia ariketak egiteko


 ariketak

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina