2016(e)ko azaroaren 4(a), ostirala

Egunaren banaketa


Goizaldea eguna argitzen hasten den unea da, edo zehatzago esanda, goizeko krepuskuluaren hasiera adierazten duen eguzki-irteera aurreko denbora. Ezin da egunsentia eta eguzki-irteera nahasi. Azkenean zeruertzean eguzkiaren adarra agertzen den momentua delako.

Gauerdia gauaren erdiko unea da, gaueko hamabiak hain zuzen ere. Sistema gehienetan, egun bat eta hurrengoaren arteko iragaite unea adierazten du.
Bere kontrakoa eguerdia da, egunaren erdiko unea delako. Mendebaldeko kultura askotan magia eta espiritu-munduekin lotura estua eduki du eta badauka.
Arratsaldea egunaren bigarren partea izaten da, goiza eta gauaren artean. Kulturaren arabera ordu ezberdinak hartzen ditu, baina orokorrean eguerdiko bazkariaren ostean izan ohi da arratsaldea. Iluntzen hasten denean bukatutzat ematen da.
Egunsentia eguzki-irteerako denbora. Ezin da goizaldea eta egunsentia nahasi. Azkenean zeruertzean eguzkiaren adarra agertzen den momentua delako.

Eguerdia egunak bi zati berdinetan banatzen duen momentua da. Eguerdia baino lehen eguzkia gorantz ari da eta ondoren beherantz.

Kulturaren arabera eguerdia modu estriktoan hartzen da edo ez. Eguzki ordua erabiltzen duten herrialdetan eguerdia honen puntu gorena da. Beste ordutegi mota bat erabiltzen dutenentzat 12:00a izan ohi da, nahiz eta eguzkiak beranduago jo gorena.

Eguerdia baino lehen goiza izaten da eta ondoren arratsaldea.

Goiza egunaren lehen zatia da, egunsentiarekin batera hasi eta eguerdian amaitzen dena. Gauaren ondoren dator, eta arratsaldearen aurretik.
Goizetan egin ohi den jatorduari gosari deritzo.

Gaua egungo zatia da zeinetan eguzkiak ez duen argitzen. Gauak ez du beti iraupen bera. Gaurik luzeena neguko solstizioan ematen da. Motzena ordea udako solstizioan.
Udaberri eta udazkenean gauak eta egunargiak iraupen bera dute.
Gauean izarrak ikus daitezke eta lurreko tenperatura jaitsi egiten da.

Iluntzea eguzkia sartu eta iluntzen hasten den mementoa da.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina