2016(e)ko azaroaren 4(a), ostirala

Guy Fawkes-en gaua

 Gogoratu, gogoratu azaroaren 5ean zer ospatzen den... 






Gogoratu, gogoratu, azaroaren 5a, bolboraren konspirazioa eta traizioa, ez bai duzu arrazoirik aurkituko, bolboraren traizioa inoiz ahazteko.”



Baliteke ezagun izatea esaldia hau, V for Vendetta (2005) filmako esaldi ezagunenetarikoa baita, baina ez, ez dut film horretaz hitz egingo, esaldi horretan aipatzen den azaroaren 5ari buruz baizik; egun horretan, “Guy Fawkes Gaua” izeneko jaialdia ospatzen baita.

Askok pentsatuko dute, nor da Guy Fawkes? Hona hemen pista bat:
Lehenengo irudian Guy Fawkes ikus daiteke, eta beheko irudian, V for Vendetta komikiko eta filmeko pertsonaiak, V izenekoak, zeraman mozorroa.  

Azken hau, Guy Fawkesen oinarrituta dagoen pertsonaia, oso ezaguna da, batez ere, zinema gustuko dutenen artean; baina askok ez dakite nor zen Guy Fawkes.









Guy Fawkes 1570. urtean York-en (Ingalaterra) jaio zen azpikari katoliko bat izan zen. 1605. urteko Bolboraren Konspirazioaren antolatzailea izateagatik ezaguna da. Talde katoliko baten parte izanda, Westminster jauregia, Erresuma Batuko Legebiltzarra dagoen tokia, suntsitu nahi izan zuen Lorden Ganbera azpian (sotoan) jarritako lehergaiekin, Ingalaterrako errege zen Jakue I.a (James I), haren familiarrak eta Lordak (aristokrazia) hiltzeko. Fawkes harrapatu zuten atentatua prestatzen zegoelarik, hori dela eta, konspirazioak porrot egin zuen. Fawkes preso hartu ostean, torturatua izan zen gainerako konspiratzaileak nor ziren jakiteko. 1606ko urtarrilaren 31an urkatu egin zuten.


Bolboraren Konspirazioaren porrota ospatzeko, 1606. urtetik, gaur egunera arte, azaroaren 5an, Erresuma Batuan, Australian eta beste hainbat herrialdeetan (Erresuma Batuko koloniak izandakoetan) ospatzen da Guy Fawkes Gaua, nahiz eta Ingalaterran daukan garrantzi gehien.


Jaialdi honetan su artifizialak pizten dira eta Guy Fawkes-en panpinak erretzen dituzte (gaur egun ez hainbeste), umeek arropa zaharrarekin eta paperarekin egiten dituztenak. Lehen ohitura zen umeek guys deituriko panpin txikiak erabiltzea “Penny for the guy!” oihukatzen zuten bitartean, lortutako txanponekin su artifizialak erosteko. Hainbat abesti kantatzen zituzten.


Gaur egun, ohitura da familiak elkartzea afaltzeko, non patata erreak, bangers and mash (saltxitxa eta purea) eta toffee apples (karameluz estalita dauden sagarrak) jaten duten, besteak beste.









Gauean zehar sua pizten dute, leku publiko eta pribatuetan, umeek petardoak botatzen dituzten eta zeruan su artifizialak dauden bitartean.
Fawkes-en panpinarekin batera, zenbait tokitan, urte horretako pertsonaia gorrotatuaren panpina erretzen dute; Hitler, Margaret Tacher eta Tony Blair-en panpinak erre zituzten, besteak beste.





Denbora pasa ahala, jaialdi honek haren esanahi antikatolikoa galdu du, batez ere, 1859. urtean festa ofiziala izateari utzi zionetik, gaur egun ospatzen den jaialdi herrikoia bilakatu arte.

Bukatzeko, Guy Fawkes-en maskara eredu izanda David Lloyd ilustratzaileak V for Vendetta komikeko V-ren (pertsonaia nagusiaren) maskara sortu zuen, pelikulari esker ezagun egin zena. Baina horretaz gain, 2008. urtean Anonymous cybertaldeak maskara lehen aldiz erabili zuen geroztik, sistemaren aurkako iraultzaren ikur bilakatu da eta mundu osoko manifestazio eta protestetan zehar ikusi daiteke.


Norbaitek ikusi nahi badu hasieran aipatutako esaldia, hemen dauka V for Vendetta filmeko zati hori:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina