2016(e)ko abenduaren 15(a), osteguna

Zer da historia?


HISTORIA beste garai batzuetako jendearen bizimodua eta iraganeko gertaera nabarmenenak aztertzen dituen zientzia da.

Den-denok garai batean bizi gara eta une horretako historiaren parte gara.

HISTORIA lagungarri da orainaldia ulertzeko.  Gaur egungo gertaerak ulertzeko (izan sozialak, izan politikoak...) jakin behar dugu zer gertatu zen iraganean.


HISTORIAREN AROAK

Gertakari historikoen aurkezpena errazteko historialariek hainbat arotan banatu dute historia. Aroak, jakina, ez dira bat-batean hasten edo amaitzen. Hala ere, datu batzuk adostu dira, erreferentzia gisa.

Datu horiek bat datoz Mendebaldeko gizartea goitik behera aldarazi duten gertaerekin, munduko beste lekuetan zer gertatzen den kontuan izan gabe.

·                  HISTORIAURREA: gizakia agertu zenetik idazkera sortu zen bitarteko garaia hartzen du gutxi gora-behera. Kronologikoki orain dela 2.500.000 urtetik k.a 3500 urterarte.

·                  HISTORIA: idazkera sortu zenetik gaur egun birateko garaia. Kronologikoki, k.a 3500 urtetik 2000 urterarte.

              Historia honako aroetan sailkatu da:
  •  AINTZINAROA: lehen dokumentu idatziak agertu zirenetik Erromatar Inperioaren desagerpenera arteko aldia da. Kronologikoki k.a. 3500 urtetik k.o 476 urterarte.      
  • ERDI AROA: Erromatar inperioaren amaieratik Turkiarrek Konstantinopla hiria konkistatu zuen urterarte ( edo Kristobal Kolonek Amerika topatu zuen arte). Kronologikoki 476 urtetik 1453 arte ( edo 1492)     
  •  ARO MODERNOA: Konstantinopla konkistatzetik ( edo Amerika topatzetik) Frantziko Iraultzaren hasierarte. Kronologikoki, 1453 urtetik ( edo 1492) 1789 urterarte.
  •  ARO GARAIKIDEA: Frantziako Iraultzaren hasieratik gaur egun arte. Kronoliogikoki 1789- 2014.

KRONOLOGIA

Kronologia, gertaera historiak datatzen dituen zientzia da.

Historialarien ardura nagusienetako bat gertaerak datatzea eta orden kronologikoan azaltzea da; horregatik ahalik eta zehaztasun handienez datatu behar dituzte aztertzen dituzten alderdiak.

Gaur egun herrialde gehienetan KRISTAU AROA erabiltzen da denbora neurtzeko sistematzat. Sistema honen arabera 1 urtea Kristo jaio zen urtea da.

  •        Kristo jaio aurretiko gertaerak Kristo aurretik ( K.a.) gertatu zirela esaten dugu.
  •        Geroagokoak berriz, Kristo ondoren ( K.o.).
Data baten atzetik esapide horietako bat ( K.a. edo K.o) adierazten ez bada Kristo ondoren gertatu dela ulertu behar da.

IKASI ETA GOGORATU

·                                HAMARKADA: hamar urteko denbora aldia.

·                     MENDEA: ehun urteko denbora aldia.

·                     MILURTEKOA: mila urteko denbora aldia.


ZENBAIT XEHETASUN


·              O urterik ez dago. Urteen zenbaketa k.o 1 urtea edo k.a. 1 urtetik hasten da.


  • ·    Urte bat zein mendetakoa den jakiteko hau egin behar duzu: zenbakiaren LEHEN BI ZIFRAK ESTALI ( bateko eta hamarrekoa) eta geratzen den zifrari 1 gehitu. Adibidez, 2014 urtea - lehen bi zifrak (1 eta 4) estali - 20 geratzen da - 1 gehituz, 21. Beraz 2014 urtea XXI mendekoa da.
  • ·     Edozein menderen lehen urtea 01 zifraz amaitzen da. Adibidez, XXI mendearen lehen urtea 2001 da.
  • ·      Edozein menderen azken urtea 00 zifraz amaitzen da. Adibidez, XXI mendearen azken urtea 2100 urtea izango da.
  • ·      Urte bat zein milurtekoa den jakiteko hau egin behar duzu: zenbakiaren LEHEN HIRU ZIFRAK ESTALI ( batekoa, hamarrekoa eta ehunekoa) eta geratzen den zifrari 1 gehitu. Adibidez, 2014 urtea - lehen hiru zifrak (0,1 eta 4) estali - 2 geratzen da - 1 gehituz, 3. Beraz 2014 urtea III milurtekoa da.

Mendeak eta milurtekoak zenbaki erromatarrez adierazten dira. Gogoratzen dituzu? 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina