2016(e)ko azaroaren 27(a), igandea

Maileguak

MAILEGUTZA: hizkuntza batek bere hitz altxorrera beste hizkuntza batetik hartutako elementu lexikalak ekartzea eta etxekotzea da.



 Lexikoa etengabe eraberritzen da; tresnak, asmakariak eta aurkikuntzak izendatzeko, maiz, beste hizkuntzetara jotzen da. 

Osagai hauek mailegatu ohi dira:

  •     Hitz osoak: Edozein hizkuntzatatik hartutako hitzak dira: sintagma, liburu, auto, informatika, whiski...

  •  Kultura erroak: Latinetik edo grekotik hartutako aurrizki eta atzizkiak: telegarraio, minigona, hipermerkatu, krioskopia, fotosintesia...

  • Hizki arruntak: Erromantzeetatik hartutako aurrizkiak eta atzizkiak: burutazio, amorrazio, barkazio, txikizio, amorante, atarramendu, desegin, desagertu, desbideratu...

  • Hitz multzoak: Euskaran fosildurik gelditu diren erdarazko esamoldeak: doministiku (dominus tecum), auskalo (a buscarlo)...
        arrozkoletxe (arroz con leche), puntapaixak (puntas de París), mesanotxe,                       fildeferra (fil de fer) ...

        Ba al dakizu nondik datorren " ojalá " espresioa? Arabieratik noski. Arabierazko law      šá lláh esaldiak 'Allah-k nahi badu' esan nahi du eta zerbait gertatzea gustatuko             litzaigukenean esan ohi dugu. 

  • Kalkoak: Hizkuntza bateko hitz edo esamoldeak ordezkatzeko, beste hizkuntza batetik hartzen diren hitz edo esamoldeei deritze. 
         Euskaraz, esaterako, jatorrak direnak baztertu, eta batzuetan erdarakadak                    sortzen dira: *ilea hartu, *faltan bota...

         Onartzeko kalkoak: izar (zinema arloan), disko gogorra, posta elektronikoa                       (
informatikan), 
                
         Baztertzeko kalkoak: euskararen sistema gramatikala urratzen duen elementu-                konbinazioz eratutako kalkoak.

MAILEGUAK:

  • Arabierakoak: arroza, azafraia, almendra, berenjena, albarikoke, azenarioa, alkatxofa, sandia, alkate, alkondara,  algebra, alfonbra, alkohol, almohada... 
  • Latinetikoak: Cova - koba, saecula - sekula, pacem - bake,sabbattum - zapatua  (larunbata), dominicus - domeka (igandea),
           caelum (latina)  > çelu (erromantzea)  > zeru 
           callis (latina)  > calle (erromantzea)  > kale
           regem  > errege ; curriculum, ratio, eliza, liburua, gerezia, ezpata, printzea...

  • Frantsesetikoak: collage, afera, kaiera...

            grève  > greba  ;  charmant    xarmant
  • Gaztelaniatikoak: arrazoi, arrisku, errekargu, eszena, makillajea, kartela, koadernoa, errenta...
            almuerzo  almortzu ; verso > bertso
  • Ingelesetikoak: beisbol, futbol, e-mail, film, footing, eslogan, best seller, master, robot, radar, beat, yuppie, break dance, tamagotchi, stop, marketin, software, jazz, whisky, rock, basic, handicap, lamoru, best-seller, cocktail...


JOKUA: aurkitu hitz hauen jatorria. KLIK

HIZTEGI ETIMOLOGIKOA: KLIK

"Latinezko euskal hitzak" artikulua irakurri: KLIK


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina