2016(e)ko azaroaren 23(a), asteazkena

"Black friday" edo ingelesez bataiatzeko joera txatxua

LEIRE NARBAIZA 2014/11/28

Ostiral Beltza. Orain urte bira arte inoiz entzun bakoa nintzen. Thanks giving day edo esker emate egunaz etengabe bete dizkigute igande eguerdiko film txepelak [funtsik gabeko filmak], mantaz eta siesta egitekoak, baina halakorik sekula ez dut ikusi; nahiz eta jai horren osteko eguna [ondorengo eguna] izan. Hau da [bestela esanda], Esker emate eguna azaroko azken ostegunean izaten da beti eta AEBetan festa [jai] handia, Gabonak bezain bestekoa [bezain garrantzitsua]. Jai izaten dute, zubia askok, eta Thanksgiving day eta asteburuaren artean dagoen ostiral horri esaten ei [bide, omen] diote Ostiral Beltza. Gaur, alegia.


Dendek prezio bereziak izaten ei dituzte eta jendeak erosketak egiteko aprobetxatzen du jaia. Eskaintza onen amuari [amua: anzuelo, cebo] kosk egin [morder] eta behar ez diren beste hainbat produktu irentsi [tragar]. Antza denez, dendetan gehien saltzen den eguna da. Beraz, ez du garratzi gutxi Estatu Batuetan.

Badirudi moda honek ozeanoa zeharkatu eta Europara ere etorri dela. Espainiako telebistetan hasi dira iragarkiak ematen egun honetako eskaintzak zabaltzeko. Eta izena dagoen-dagoenetan jarri diote “Black friday”.

Ez dakit nik estatu espainiarrean arrakastarik izango duen, jairik ez dagoelako, eta krisia itzela delako. Baina eskaintza handiak [egin] beharrean ez litzateke hobea prezioak [ = salneurriak] merketxoagoak izatea beti? Ez dakit, dendariek esango digute. Nik hartzen diodan itxura azalera handietako dendek eta kate handien kontua baino ez dela. Dena den, denborak esango digu zer etorkizun duen.

Baina beste kontu bat ere ekarri nahi nuke honen harira: Black Friday. Beharrezkoa da ingelesez jartzea, benetan? Ostiral beltza ez litzateke ulertuko? Ez dakit ze obsesio dagoen ingelesezko izenak jartzearekin. Batzuetan, ziur naiz euskarazko izena ez jartzeagatik dela, badakizue, euskara zabarra [abandonatuta] eta abarkadunen [nekazarien, baserritarren] hizkera basa [basatia] delako. Beste batzuetan euskara-gaztelania hautua ez egiteagatik, erdiko bidea hartzea. Baina zenbat halako dauzkagun! Bilbao Exhibition Center, Basque Culinary Center, BAT Basque Team... Hamaikatxo! Eta ez dezagun "Basque" hitza ahaztu, gainera, horrek ematen baitigu autentikotasuna! (ironic mode on).

Joera hau herrietara ere iritsi [heldu, ailegatu] da, zoritxarrez: Eibarren merkatariek merkealdiko hondarrak saltzeko “Eibar factory” egiten dute eta Elgoibarren duela aste bi “Friday Market” antolatu zuten! Begiak talo eginda [aho bete hortz geratu] dauzkat oraindik! Zer, dendara joan eta How much is it? galdezka ibili behar dugu? Ala natural jokatua: Zenbat balio du honek?


Tristeena da asko munduko hiritar sentitzen dela halakoak esanda, eta Anjel Lertxundik artikulu bikain honetan zioen bezala "Nago ez ote gaituzten Basque Tontoland Center izeneko hiritarrak egin nahi…". Dena den, jarrera kanpolarrosa [etxekoak ez direnekin eskuzalabak direnak] hauek etxe kardo bihurtzen [bilakatzen] dituzte bataiatzaileak, barregarri geratzen dira, erridikulo, ustez kosmopolita dena, kosmopaleto bihurtuta. Benetan, ufa!!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina