Egunak hogeita lau ordu dituela gauza jakina da. Baina, urriko azken igandeak hogeita bost izaten ditu, ordubete gehiago, hain justu. Martxoko azkenak, berriz, bat gutxiago izaten du. Modu horretan, egun bati ordu bat kenduta eta beste bati ordu bat erantsita, bi ordutegi ditugu urtean: negukoa eta udakoa.
Energia
aurreztea du helburu ordu-aldaketak, baina nahaste batzuk ere sortzen ditu
pertsona batzuengan. Sekuentzia honetan, hainbat azalpen eta testigantza
irakurtzeko eta entzuteko aukera izango duzu. Eta bukaeran, zuk zeuk izango
duzu zure eskarmentuaren berri kontatzeko aukera.
Helburua gauzatzeko hauek izango dira egingo dituzun lanak:
Ordu-aldaketarekin lotutako hiztegia landuko
duzu...
- Hipotesiak egingo dituzu irakurri edo entzungo duzun ikerketa baten inguruan.
- Artikulu batetik abiatuta pertsona batzuen iritziak aztertuko dituzu.
- Bertso batetik abiatuta beste iritzi bat atzemango duzu.
- Ordu-aldaketak zuregan izan ohi duen eragina azalduko duzu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina