Atzizki
deskribatzaileek joera edo eragina gauzatzeko gaitasuna adierazten dute. Hauexek dira erabilienak:
-garri / -karri: aditzei lotzen zaie. Izutu +
-garri = izugarri; tentatu + -garri = tentagarri; lotu + karri = lokarri; eutsi + karri = euskarri...
Esanahia:
Esanahia:
- zerbaiten eragilea, kausa: nazkagarri, beldurgarri.
- merezi izan: aipagarri, gogoangarri.
- zerbaiterako izan: betegarri, apaingarri.
Beste adibide batzuk: aipagarri, arriskugarri, aspergarri, barregarri, beldurgarri, betegarri, dibertigarri, dudagarri, entretenigarri, erabilgarri, erakargarri, errespetagarri, eztabaidagarri, gomendagarri, gorrotagarri, hilgarri, ikusgarrri, izugarri, kaltegarri, kezkagarri, komenigarri, lagungarri, liluragarri, lotsagarri, maitagarri, nazkagarri, negargarri, onargarri, ongarri, osasungarri, penagarri, ulergarri, xarmangarri, zoragarri...
-ti: izena edo adjektiboeoi lotzen
zaie. Lotsa + -ti = lotsati; lo + -ti
= loti.
Esanahia: joera, horretara emana.
Beste adibide batzuk: bakarti, basati, beldurti, burlati,ezkerti, gezurti, goseti, kexati, negarti, txizati...
--ar / - tar: izena edo aditzondoei (adberbioei) lotzen zaie. Araba + -ar = arabar; Espainia +-ar = espainia; Afrika + -tar = afrikatar; Amerika + -tar = amerikatar...
Esanahia:
Beste adibide batzuk: atzerritar, erromatar, europar, gipuzkoar, hiritar, kaletar, kanpotar...

- Leku izen bati erantsirik, jatorria (gentilizioak): ondarrutar, lekeitiar, donostiar, getxotar...
- zerbaiten aldekoa, joera: ezkertiar, goiztar, eskuindar...
Beste adibide batzuk: atzerritar, erromatar, europar, gipuzkoar, hiritar, kaletar, kanpotar...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina