♥ Gauza bat nolakoa den erakusten duten testuak dira. Gizaki,
gauza, prozesu edo fenomeno baten ezaugarri fisiko, psikologiko nahiz
bestelakoak agertu, erakutsi, adierazi edo zehazten dituena.
♥Narrazioetan, azalpenetan edo gutunetan agertu
daiteke. Sekuentzia
deskriptiboak eskuarki bestelako testuen barruan agertzen dira txertatuta,
bigarren mailako funtzioa betetzen dutelarik. Honela, azalpenetan,
testu-liburuetan kasu, sarri agertzen dira; narrazioetan oso arrunta da
narrazioaren markoaren deskribapena (denbora, espazioa, pertsonaien deskribapen
fisiko eta psikologikoa, beren pentsamoldearena...), elkarrizketetan maiz
agertzen dira gauzen edo espazioen deskribapenak, prozesuenak...
♥ Adjektibo
kalifikatzaileak, aditz trinkoak, konparazio perpausak, lokuzioak, adberbioak…
erabiliko ditugu deskribapenetan.
♥ Egitura: Deskribapen testua ematen den
informazio guztia bilatzen duen titulu edo gai nagusi baten inguruan multzotutako zenbait elementuz osatuta
egoten da.
♥ Deskribapenak honela sailka daitezke:
- Gauzak,
animaliak eta pertsonak
- Barne
egoerak: egoera psikologikoa, izaera, sentipenak...
Badira
denboraren progresioan ematen diren ekintza edo prozesuen deskribapenak.
♥ Deskribapenetan ordena bat segitu ohi da, gehienetan honako dimentsio hauen
arabera:
- Goitik beherako dimentsioa: goi/behe; azpi; ipar/hego
- Zeharkako dimentsioa: ezker/eskubi; alde bat/beste aldea; mendebalde / ekialde…
- Hirugarren dimentsioa: gertu/urrun; aurre/atze; barru/kanpo…
- Denboraren dimentsioa: ordua, egunak, hilabeteak...
Pertsona
baten deskribapena egiteko erabil dezakegun egitura orokorra:
ITXURA
|
. Adina: umea,
zaharra, gaztea…
|
. Gorpuzkera: altua,
garaia, baxua, ertaina, lodia, argala, polita, itsusia,…
|
|
. Burua:
. Ilea: luzea, laburra, kizkurra,
ilehoria, beltzarana, …
. Begiak:
handiak, txikiak, ilunak, argiak, berde kolorekoak…
.Ahoa:
handia, txikia, ezpain lodiak, ezpain meheak, margoturik…
. Belarriak:
handiak, txikiak, zorrotzak…
|
|
. Gorputza:
. Eskuak:
. Hankak:
. Oinak:
|
|
. Jantziak: nolako
arropak erabiltzen ditu?
|
|
IZAERA
|
. Nolakoa da? Alaia, lasaia, lagun ona,
urduria, isila, berbatia,
lotsatia, lotsagabea, bihotz onekoa…
. Zer gustatzen
zaio? Musikazalea,
irakurzalea, mendizalea,
kirolzalea, …
“Bazkari bereziak prestatzea,… gustatzen zaio”.
. Nolako
ohiturak ditu?
“Arratsaldeetan lagunekin
kartetan jokatzera joaten da”
. Nolako
harremana du zurekin? Zer egiten duzue
elkarrekin?…
|
ADJEKTIBOAK:
. Ireki .
Alai .
Atsegin .
Maitagarri . Burugogor
.
Eskuzabal .
Harro
. Langile
. Berekoi
. Azkar
.
Ulerkor
.
Lotsati
.
Lasai
. Konfidantzazko . Maleziadun
.
Ardurati .
Berritsu .
Egiati
.
On
. Zintzo
.
Barnerakoi .
Sentibera .
Arduratsu
.
Umil
. Serio
.
Leial
.
Ziur
. Paziente
.
Lagunkoi
.Urduri
. Adimentsu
. Ausarti .
Aktibo
. Isil
Baikor
.
Ezkor
.
Apal
. Zakar
.
Eder
Gizajo
.
Lirain
.
Gogor
. Koldar
.
Errudun
. Bizi
.
Samur .
Alfer
.
Bakarti
.
Inozo . Arrunt
.
Kopetilun .
Diruzale .
Itxaropentsu .
Astakilo .Ameslari
. Motel
.
Adoretsu .
Jeloskor
.
Zentzudun
. Eskuzabal
.
Txotxolo .
Umoretsu .
Langile
. Heldu
. Zalapartari
Aitona buruzuri
bat zegoen han guri begira. Haren aurpegiko zimurrek urte luzeen aztarna
agerian uzten zuten, baina oraindik gizon tentea eta gordina ikusten zen.
Txapelaren azpian ile zuri ugari nabaritzen zitzaion.
Bekainak erdi beltz erdi urdinduak zeuzkan. Begiak, marroi bizi-biziak, sudurra
oso proportzionatua eta pixka bat zabal, belarri txiki bilduak, bizarra ondo
moztua eta ahoan hortz eta hagin batzuen falta nabari zitzaion, hortzadura
gehiena osorik mantentzen zuen arren. Alboan artzain zakur jostalari bat
zebilkion hara eta hona, isatsa mugituz.
Iñaki Zubeldia
Nire
aita ezin izan nuen salbatu
(moldatua)
Osaba Lazaro aitaren anaia zen –arestian esan dut-, eta
hark ere kristal lodiko betaurrekoak zituen. Eta prismatiko handi batzuk
zituen, huts egin gabe mendira eramaten zituenak, naturaren ikuskariak eta
harraparien hegaldiak miresteko. Gizon berezia baitzen osaba Lazaro. Arotza
zen ofizioz, eta oso bastoi politak egiten zituen, batean zurari suge eta
herensuge baten itxura ematen ziola, eta besteetan marrazki ezin politagoak
egiten. Abila baitzen osaba Lazaro bere egiteko haietan! Eta, batzuetan,
gonbidatu egiten ninduen bere ibilaldietan. Egun batean, esate baterako, nik
bederatzi edo hamar urte nituela, Santio mendirantz eraman ninduen,
bazkalondoan. Gailurrera iristeko gutxi falta
zitzaigunean, miru bat ikusi genuen, zeruan jira eta bira. Eta osabak, hari
begira liluraturik, esan zidan:
- Hobe, bai, batzuetan miruak izango bagina...! begira ezak,
bestela, bertatik bertara prismatikoekin
(...)
Joan Mari Irigoien
Ipuin batean bezala
Deskribaketan erabilitako baliabideak
Ariketa honetan deskribaketak egiteko zein
baliabide beharko duzun aztertuko duzu. Horretarako, zure ustea eta bi deskribaketatan identifikatutako baliabideak alderatuko dituzu.
Ariketa honek ez du zuzenketa-orririk; zuzentzeko, jo tutorearengana.
Zer behar duzu gehien bat? (izenak, adjektiboak,
adberbioak...)
Zeintzuk aditz behar dituzu?
Zein denbora eta aspektu erabiliko dituzu? (orainaldia, lehenaldia, geroaldia...)
Lokailurik erabiliko duzu? Zeintzuk?(baina, eta, ordea, edo...)
1. PERTSONAIA
Askotan irteten da
telebistan baina ez da aktorea.Gizon zaharra da eta ile urdina dauka. Ez da ez
altua, ez baxua, normala da. Ez dago ezkonduta. Bidaia asko egiten ditu munduan
zehar. Euskal Herrian ere egon da. Erroman bizi da baina ez da Erromakoa, poloniarra
da. NOR KRISTO OTE DA MORROI HAU?
2. PERTSONAIA
Gizon hau
Galiziakoa da. 70 urte ditu. Ezkonduta dago eta Galizian bizi da. Keimada egitea oso
gustatzen zaio. Burusoila eta lodia da. Normalean tiranteak erabiltzen ditu. Kolore
gorria eta horia gustatzen zaizkio. Hau politikari beteranoa!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina