Antolatzaileak testu barneko elementuak eta
ideiak lotzen dituzten hitzak edo hitz multzoak dira. Ahoz zein idatziz
erabili daitezke eta koherentzia ematen diote testuari. Testu
honen bidez, lotura-hitzen erabilera egokiak ezagutuko ditugu geure testu
propioak eratzean erabili ahal izateko.
Lehenik eta behin, mota askotako testu
antolatzaileak ditugula esan beharra dago, testuko ideiak antolatzeko orduan
betetzen duten funtzioaren arabera sailka ditzakegunak.
Hasteko, denbora adierazten duten lotura-hitzei buruz arituko
gara. Hitz hauek denbora aldaketa adierazten
dute, lehen gertatutakoa,
gertatzen ari dena ala gertatuko dena adierazten dute, adibidez: lehenik, ondoren, azkenik, gero, bitartean, etab. Ordena adierazteko ere erabiliak dira: lehenik, azkenik, etab.
Bigarrenik, espazioa adierazten duten lotura-hitzak ditugu. Hauek, badakigunez, lekutasuna adierazten dute, ideien zein gauzen
lekutasuna: goian, ondoan, atzeko aldean, han, hemen,
hor, haratago, barruan, alde batetik, bestetik, eskuinean, ezkerrean, etab.
Era berean, kontrako ideiak edo kontrastea adierazi nahi dugunean kontrajartzea
adierazten duten antolatzaileak erabili ohi ditugu: baina, aitzitik, haatik, aldiz, bestalde,
baina, baizik (eta), berriz, benetan, hala ere, honen aurka, izan ere, etab.
Hurren, kausa-ondorioa adierazten duten lotura-hitzak ditugu,
arrazoiak, kausak edo ondorioak adierazteko erabiltzen ditugunak: beraz, bait-, hortaz, horregatik, -(e)la
bide, -(e)la kausa, -(e)la medio, -(t)zeagatik, etab.
Azkenik, beste nolako funtzioak betetzen dituzten antolatzaileak
ikusiko ditugu, hala nola, bukaera adierazten dutenak: laburbilduz, amaitzeko, azkenik; adibideak edo argibideak adierazteko erabiliak direnak: adibidez, esaterako, bestela esanda.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina