Modan dago arbolen udaberriko loraldiak ikustera joatea, eta turismo-mota bat ere sortu da horren inguruan.
Udaberrian gaude. Udaberria lorez betetzen da. Jende asko dago prest lurreko nahiz zuhaitzetako loreek eskaintzen duten ikuskizunaz gozatzeko, baita turista gisara ere. Hona hemen lore xume politekin liluratzeko hainbat toki: Euskal Herria, Lleida, Extremadura, Belgika, Japonia, Korea, Holanda…Aitona herriko muxikak
Aitona Lleidan dago, eta urtero 100
milioi muxika ekoizten ditu herri horrek, Orain sei urte hasi ziren
turistentzako bisita gidatuak antolatzen. Zoritxarrez, turistak baino zerbait
gehiago beharko du herriak, zeren jateko muxika oso merke saldu beste aukerarik
ez dute. Gehientsuena zukurako darabilte. Batzuek Kataluniako Jerte deitzen
diote Aitonari.
“Hanami” hitzak loreak ikustea esan nahi
du japonieraz. Urtarriletik maiatzera bitartean biltzen dira japoniarrak
zuhaitzen loraldiaz gozatzera. Tokion, adibidez, hain atsegin dute ikuskizuna
gereziondoak dauden tokietan argiak jartzen dituztela gauez ere ikuskizunarekin
txunditzeko. Gereziondoa loratzen ari bada “sakura” deitzen diote. Dena den,
Japoniako lore ofiziala krisantemoa da.
Jerte Haraneko gereziak
Extremaduran dago Jerte harana, eta 70eko hamarkadan hasi ziren gerezien loraldia turismorako baliatzen. 2010. urtean interes bereziko ekimena izendatu zuten. Martxoan hasi eta milaka pertsona joaten da urtero gerezien loraldiaz gozatzera, batez ere japoniarrak.
Extremaduran dago Jerte harana, eta 70eko hamarkadan hasi ziren gerezien loraldia turismorako baliatzen. 2010. urtean interes bereziko ekimena izendatu zuten. Martxoan hasi eta milaka pertsona joaten da urtero gerezien loraldiaz gozatzera, batez ere japoniarrak.
Koreako zuhandorra
Arbola horrek lore horia ematen du, eta
espezie ezagunenetakoa Koreako zuhandorra da. Martxoa eta apirila bitartean
bururatu daitezkeen hori-mota guztiak ikus daitezke, batez ere, Koreako
Icheongo Sansuyu herrixkan.
Txinako koltza
Txinako Huangshan herria ere horiz janzten da koltzari
esker.
Tulipanen ibilbidea
Ibilbide horrek 100 kilometro ditu; Holandan dago, eta
ibilbide osoa loratzen ari diren tulipanez josita dago. Tulipanak era
askotakoak daude: gorriak, moreak, horiak… Lehen tulipanak Turkiatik heldu
ziren 1594an.
Itsasuko eta Milagroko gereziak
Itsasu herrian, Lapurdin, 12 tona gerezi ekoizten dira
urtero. Anne-Laure Briand ikerlariak bere doktore-tesia Itsasuko gereziaz
egina dauka. Itsasuko gerezi-festa udaberri bukaera aldera izaten da, ekainean.
Milagron ere ekainean egiten dute gerezi-festa. Nafarroako herri honetan
400.000 kilo ekoizten dira urtero.
Hallerbos, hiazintoen loraldia
Hallerbos edo Bois de Hal Belgikan dago, eta urtero
milaka lagun joaten dira hiazintoen loraldia ikustera. Bruselatik ordu-erdira
dago 552 hektareako baso hori.
Hitachi
Seaside parkea, Ibaraki (Japonia)
Urte osoan daude loreak 190 hektarea
hauetan. Martxo-apirilean nartzisoak izaten dira. Apirila bukaeran tulipanak…
Baina agian politena da lore desberdinak daudenean aldi berean.
“Sagastiak loretan” ekimena
Japoniako hanami delakoa oinarri
hartuta, gurean Sagastiak loretan ekimena egiten da Usurbilen. Aurten, besteak
beste, sagarrondoen kimatzeari buruzko ikastaroa izango da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina