2017(e)ko martxoaren 17(a), ostirala

Badator San Patrizio eguna!!!

San Patrizio Eguna, San Patri Eguna edo San Patirki Eguna (ingelesez Saint Patrick´s Day eta irlanderaz Lá 'le Pádraig edo Lá Fhéile Pádraig) San Patrizioren (386-493) omenez urtero martxoaren 17an ospatu ohi den jai eguna da.

Herri hizkeran, berriz, St. Paddy's Day edo soilik Paddy's Day ere esaten zaio. San Patrizio Irlandako santu zaindaria da eta herrialde horretan egun hor jai edo festa nazionala da (Ipar Irlandan ere usadioz ospatu ohi da, nahiz eta legez jai eguna ez izan).

Beste hainbat herrialdetan ere santu zaindaria denez, haren eguna ospatu ohi da: adibidez, Montserraten edota Kanadako Ternua eta Labrador probintzian. Nazioartean San Patrizio eguna irlandar jatorria duten guztiek ospatzen dute, sarritan baita irlandar jatorria ez dutenek ere.

 Ospakizunaren gai nagusia irlandarra eta berdea den guztia da; biak, kristau nahiz ez kristauek jai eguna hau berdez jantzita ospatzen dute, baita irlandar gastronomia, edariak eta kaleetako desfile edo martxetara joanez. Irlanda, Erresuma Batua, Estatu Batuak, Kanada, Australia edota irlandar jatorriko biztanle kopuru handia duten herrialde guztietan berdez tindatutako garagardoa saltzen duten taberna edo saltokiak ere badaude.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina