Super Bowl
Super Bowl gaur egungo kirol ekitaldi handiena da mundu osoan eta Estatu
Batuetan urteko ekitaldi garrantzitsuenetariko bat da. Baina Super Bowl kirol
ekitaldi garrantzitsua izateaz aparte publizitate asko dago atzetik eta gaur
egun horregatik da garrantzitsua ere.
Historia

Estatu Batuetako “National Football League”-n (NFL) finala da, bi talde
aurrez aurre parte hartzen dute; Konferentzia Nazionaleko (NFC) irabazlea eta
Konferentzia Amerikana (AFC) irabazlea. Partidua otsailaren lehen igandean
jolasten da, bere izena Lamar Hunt-i deritzo. Lamar Hunt bere semea bote egiten
zuen pilota batekin jolasten ikusi eta gero.
Lehen partidua 1967ko urtarrilaren 15ean jolastu zen (Green Bay) izan zen
irabazlea. Partidua jolastu zen Estatu Batuetako irabazle absolutua lortzeko
eta ez bakarrik konferentzia batekoa edo beste batekoa. Super Bowl aldi gehien
irabazi duen taldea Pittsburg Steelers dira, sei aldiz irabazi dute. Gaur egungo
irabazlea Denver Broncos dira, 50.edizioa irabazi zuten 2016ko otsailaren 7an.
XXI.mendearen hasieran talde berriak agertu ziren AFC-n eta hauek Super
Bowl jolasteko aukera izan zuten.
Publizitatea
Super Bowl entzuten dugunean gure burura etortzen den lehen pentsamendua
publizitatea da eta ez da harritzekoa. Super Bowl-en publizitate tartea Estatu
Batuetako garestiena da. 30 segundoko spot bat jartzea 2016an 5 milioi dolar
balio zuen. Azkeneko urteetan spoten prezioa handitu egin da 2009an eta 2010ean
izan ezik, prezioak jaitsi ziren krisi ekonomikoa zela medio.
Markak aukera handia ikusten dute negozioa egiteko egun horretan. Super
Bowl %60 share kuota dauka, 120 milioi pertsona ikusten dute partidua Estatu
Batuetan, gainera partiduaren ordua aurrez aurretik pentsatuta dago mundu osoa
ikusteko aukera izateko, mundu osoko audientzia bider 100 milioi handitzen da.
Estatu Batuetako biztanleria egun horretan “Acción de Gracias” eta gero
janarian diru gehien uzten duten eguna da. Janari faktoria handiak dirua
irabazteko aukera ikusten dute ere eta tarte publizitarioan bere spotak jartzen
dituzte. Historian zehar hainbat spot jarri dituzte eta batzuk ospe handiak
izan zuten bere garaian eta gaur egun ezagunak dira ere.
Spot-ak
§
Lehen iragarkia: Master Lock “Tough Under Fire”
1965ean lehen iragarki komertziala emititu zuten telebistan “Master Lock:
Tough Under Fire” izeneko pistola markarena. Sinesgarritasun handia ez zuten
lortzen bere spotekin baina 1970.urtean konpainiaren zuzendaria, Edson F.
Allen, konturatu zen horretaz eta aldaketa bat proposatu zuen.
Hasierako spotetan pistolak erabiltzen zituzten eta horregatik galtzen zuen
sinesgarritasuna. Zuzendariak proposatu zuen rifle bat erabiltzea pistola baten
ordez, proposamen hori 1974ko Super Bowl-ean argi ikusi zuen. Jendeak harrera
ona izan zuen iragarkiaren inguruan eta markaren irudia hobetu zen.
§
Coca-Cola “Hey Kid, Catch!
Coca-Cola-k ere bere iragarkiak emititu ditu Super Bowl-ean. Bere lehen
iragarkia 1980.urtean argitaratu zuten “Hey Kid, Catch”. Iragarki honetan ume
bat agertzen da eta Pittsburg Steelers-eko garaiko defentsa bat, “Mean Joe”
izenekoa.
Defentsak aldageletara sartzen da eta umeak Coca-Cola bat darama eskuan
orduan umeak Coca-Colak ematen dio eta jokalariak edaten du. Umeak aldentzen
denean “Hey Kid, Catch”! esaten dio eta bere kamiseta jaurtitzen dio. Spota
1979.urtean argitaratu zen baina 1980ko Super Bowl-ean emititu zenean arrakasta
handia izan zuen.
2011an “Advertising Age” Super Bowl-eko iragarki hoberena izendatu zuen.
§
Macintosh: “1984”
Apple-ek bere iragarkia ere jarri du Super Bowl-en. XVIII. Super Bowl-ean
Macintosh berria aurkeztu zuen, 1984. Urtean. Iragarkiaren zuzendaria Ridley
Scott izan zen eta Chiat/Day agentziak egin zuen iragarkia. Iragarkia George
Orwell-en “1984” nobelan oinarritzen da.
Gaur egun iragarkia nahiko ezaguna da eta Apple-en lehen iragarki eta
iragarki bakarra izan da Super Bowl-ean.
Half-Time Show
Urtero partiduaren deskantsuan artista ezagun bat gonbidatzen dute eta
performance bat egiten du. Artistarentzat oso garrantzitsua da Super Bowl-ean
parte hartzea bere karrerarentzat lagungarria da eta ospe handiagoa ematen dio.
Normalean show handia da, zelai osoa okupatzen duena eta telebistan
emititzen dena. Azkeneko urteetan Beyonce, Coldplay, Bruno Mars… parte hartu
dute.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina